— Menuen IDak: berezitasunak eta kudeaketa automatizatua
Menuko ID huts bat sar daiteke, baliozko IDtzat hartzen baita. Beste edozein menu ID bezala, hutsik menu ID honek bakarra izan behar du.
Kickshaw-ek menuen ID guztiak behin bakarrik agertzen direla ziurtatzen du, beraz, iradokitzen duen menu-ID lehenetsi berria bakarra izango dela bermatuta dago. Nahi izanez gero, Kickshawren esku utzi daiteke menuen ID guztiak automatikoki sor ditzan. Honetaz gain, Menu ID zutabea ere ezkutatu daiteke. Hau Execute zutabeari ere aplikatzen zaio hodi-menuen beharrik ez badago.
— Arrastatu eta jaregin gelaxka editagarriekin gatazkan daude
Menuko elementuak arrastatu eta jaregin daiteke edozein posiziotan elementu bat hautatuz eta hautatu ondoren arrastatzeari ekin; hala ere, zuhaitz-ikuspegiko gelaxkak batzuetan editagarriak direnez, baliteke erabiltzaile batek ustekabean gelaxkaren edizioa aktibatzea. Hori ekiditeko modu seguru bat «mota» zutabean gelaxka hautatzea da, zutabe honetako gelaxkak ez baitira inoiz editagarriak.
— Aukerak
Aplikazioaren menu batetik ezar daitezke hainbat aukera:
1 a) Sortu babeskopia menu-fitxategia gainidatzi aurretik (lehenespenez gaituta)
1 b) Erabili tabulazioak gordetako menu-fitxategian koskak egiteko (lehenespenez gaituta)
Desgaituta badago, XML etiketak maila bakoitzeko lau zuriune erabiliz koskatuko dira.
1 c) Gordetako menu-fitxategian erro-menua bereizita (lehenespenez gaituta)
Gaituta badago, erro-menuak menuetarako estekak baino ez ditu
edukiko eta menuak berak erro-menuaren gainean zerrendatuko
dira hurrengo adibidean bezala:
Desgaituta dagoenean, guztia erro-menuan bilduko da:
2 a) Ordenatu Execute/Startupnotify aukerak (lehenespenez desgaituta)
Honek menuaren aukeren ordena uniformea lortzeko balio du.
«Execute aukerak» «Execute» ekintzaren aukerak erreferentziatzen ditu.
(ez da nahastu zaharkitutako «execute» aukerekin)
Antolamendua hurrengo ereduaren arabera egiten da:
<tt> - prompt</tt>
<tt> - command</tt>
<tt> - startupnotify</tt>
<tt>   - enabled</tt>
<tt>   - name</tt>
<tt>   - wmclass</tt>
<tt>   - icon</tt>
Ezarpen hau aktibatuta dagoenean, aukerak ezin izango dira berriro ordenatu.
2 b) Jakinarazi beti Execute aukera-bihurketei buruz (lehenespenez gaituta)
<tt>«execute»</tt> aukerak zaharkituta daude.
<tt>«Execute»</tt> ekintzak oraindik baliogarriak dira.
Lehenengoak <tt>«command»</tt> aukeretara bihurtzen dira automatikoki.
Bihurketa bat gertatu bada mezu bat erakusten da.
3 a) Erabili bezeroaldeko apaingarriak (lehenespenez desgaituta; aldaketak berrabiaraztea behar du)
3 b) Erakutsi menu-botoia menu-barraren ordez (lehenespenez gaituta; aldaketak berrabiaraztea behar du)
— «Etengailu» gisa jarduten duten laster-teklak
«Bilatu» sareta laster-tekla berarekin erakutsi eta ezkutatu daiteke; berdin aplikatzen da «Bilatu eta ordeztu», «Laster-teklak» eta «Aholkuak» leihoak irekitzen eta itxitzen direnean ere.
<tt>Bilatu:             CTRL + F
Bilatu eta ordeztu: CTRL + H
Laster-teklak:      CTRL + L
Aholkuak:           F1</tt>
Ihes tekla sakatuz leihoak ere itxi daitezke.
— Bilaketa interaktibo integratua desaktibatzea
Bilaketa interaktiboa, lehenespenez zuhaitz-ikuspegietarako aktibatuta dagoena, desaktibatu egin da Kickshaw-k eskaintzen duen bilaketaren alde. Hau ere egin zen bilaketa interaktiboak ez duelako behar bezala funtzionatzen Kickshaw-en konfigurazioan.